Meipiko igogailua, berriz ere lizitaziora
Bigarrenez atera dira lizitaziora Meipiko igogailuko lanen lehen faseko lanak. Lehen aldian hutsik geratu zen esleipen prozesua.
“Meipiko igogailuaren lizitazioa aurrerapauso handia da, auzoan komunikatzeko irisgarritasuna bermatzeko”. Loreto Osa Pasaiako Udaleko Hirigintza zinegotziaren hitzak dira aurrekoak. Izan ere, bigarrenez atera ahal izan du lizitaziora udalak Donibaneko irisgarritasun azpiegitura egiteko egitasmoaren lehen faseko lanak, lehen aldikoa hutsik geratu ondoren. Izan ere, Osak azaldu du “egungo egoera ekonomikoan zaila” dela lizitazioa aurrera ateratzea, beraz, oso baikor baloratu du zinegotziak lan horiek egin ahal izateko urrats hori egitea.
Meipiko igogailuak barrutira ekarriko dituen onurak goretsi ditu Hirigintza zinegotziak. Aipatu du auzoaren komunikaziorako azpiegitura garrantzitsua izango dela, baita bizilagunen bizi-kalitatea hobetzekoa ere, “goiko aldeetako herritarrak udalerriarekin lotuko ditu”.