Auto batek su hartu du Don Bosco inguruan
Donostiatik Irun aldera doazen ibilgailuak Pasai Antxoko biribilgunetik desbideratzen ari da Ertzaintza. Auto ilarak daude bide horretan.
Kotxe batek su hartu du gaur goizean GI636 errepidean, Don Bosco ikastetxearen inguruan (Errenteria-Orereta). Hori dela eta, ibilgailuak Pasai Antxoko biribilgunetik desbideratzen ari da Ertzaintza une honetan. Gertakariak auto ilarak sortu ditu Donostiatik Irunera bidean.
Lurraldebusek eman du informazioa, izan ere, zerbitzu publikoaren E03 E04 eta E07 lineei ere eragin baitie autoaren suteak. Molinaoko geltokia behin-behinean ibilbidetik ezabatu dute autobusek, egoera ohikotasunera bueltatu artean.
Suhiltzaileak eta sorospen zerbitzuak lanean daude orain, Ertzaintzarekin batera, aipaturiko gunean.