Orereta Ikastolak ekitaldi irekia egingo du Lekuona Fabrikan, arratsaldez. 70 lagunetik gora igoko dira oholtzara: ikasleak, gurasoak, ikasle ohiak, dantzariak, musikariak...
1936ko uztailean indar frankistek Etxetxo baserriko lau kide fusilatu zituzten. Haiei aitortza da atzo aurkeztu zuten batela.
Herriko bost auzokonposta guneetako kutxen artean tenperatura egokiena eta egonkorrena duenari saria emango diote.
Monte garaitu dute Oiartzungo emakumeen talde nagusiak, gol bateko aldeagatik. Gainontzekoan, ez da asteburu onena izan OKEren taldeentzat.
Itsas Museoak antolatuta, saregileak Donostiako portuko arkupeetan sareak konpontzen egon dira, bertaratzen dienei, josten erakutsiz. Josten zuten bitartean, Euskal Itsas Museoko lankideek, portuko eraldaketa eta kontakizun zaharrak kontatu dituzte, jasangarritasuna ildo dutelarik. Edurne Salaberria saregilea (Pasai-Donibane, 1967) elkarrizketatu du Irutxuloko HITZAk.
Hiru hitzaldi antolatu dituzte, animalien erabilera esparru bakoitzean nola egiten den azaldu eta ikuspegia emateko asmoarekin. Lehena, azaroaren 11n.
Egiako Juanito Alvarez Memorialeko txapela eraman du, Lozarekin batera, Landa taldekidearen eta Lizeagaren kontra jokatutako finalean.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bertan parte hartu nahi dutenek aste honetan eman beharko dute izena, Ttur-tturrekin harremanetan jarrita.
Eple klubeko bikoteak denboraldiko lehen titulu ofiziala eskuratu du asteburuan, Gipuzkoako lehen mailako larruzko paleta txapelketan gailendu dira.
Donostiatik Irun aldera doazen ibilgailuak Pasai Antxoko biribilgunetik desbideratzen ari da Ertzaintza. Auto ilarak daude bide horretan.
Asteburuan jokoan izan diren partida guztien artean, talde nagusietatik bakarrak lortu du garaipena, Gaintxu areto futbol taldeak.