[Argazki galeria] Eguraldiak ere beldurra eman du Gau Beltzean
Abaraxkak antolatuta, Gau Beltzeko kalejira jendetsua egin dute Oiartzunen. Eguraldiak pixka bat zapuztu du aurreikusitakoa.
Abaraxka udal ludotekak antolatuta, Gau Beltzeko kalejira egin zuten atzo arratsaldean. Ludotekaren kanpoaldean norberak etxetik eramandako afari-meriendarekin indarrak hartu ondoren, beldurrak uxatzeko ibilbideari ekin zioten.
Beldurrak uxatzeko asmoarekin, Ibargaineko parkean bertan jaso zituzten lehenengo sustoak. Hilerrirako bidean gehiago zituzten, baina orduan iritsi zen ezustekorik handiena: euri zaparrada hasi zen.
Izutu eta alde egin beharrean, eguraldiari hortzak erakutsi eta segizioarekin jarraitu zuten. Hori bai, aurreikusitako ibilbidea pixka bat moztu behar izan zuten. Akerrak ez zuen hutsik egin.