Eider Perez euskal preso oreretarra Martutenera ekarri dute
Etxeratek jakinarazi berri duenez, Zuerako (Zaragoza) espetxetik lekualdatu dute oreretarra.
Etxeratek jakinarazi duenez, Eider Perez Aristizabal euskal preso oreretarra Martuteneko espetxean da jada, Zuerako (Zaragoza) presondegitik lekualdatu baitute. Joan den abuztuan jakinarazi zuten Espainiako Gobernuko Espetxe Zuzendaritzak eta Jaurlaritzak, beste hamabi euskal presorekin batera, lekualdatuko zutela Perez, baina ez nora.
2001eko martxoaren 30ean sartu espetxeratu zuten Eider Perez. ETAko kide izateagatik ezarri zioten 30 urteko zigorra betetzen ari da. 2023an beteko ditu zigor horren hiru laurdenak. Zuerako espetxera 2021aren hasieran emana zuten, 2020ko abenduan jakinarazi zuelako Espainiako Gobernuko Espetxe Zuzendaritzak Algecirasko (Andaluzia, Espainia) presondegitik Zaragozakora mugituko zutela.