Martxan da berriro Fanderiako igogailua
Birgaitze lanak bukatu berri dituztela jakinarazi du udalak. Hiru hilabetez luzatu dituzte obrak.
Errenteriako Udalak jakinarazi berri du erabilgarri dagoela berriro Fanderiako igogailua. Hiru hilabete inguruz birgaitze lanak egin dituzte bertan, eta dagoeneko bukatu dituzte.
Honako lanak egin dituzte: igogailua ordezkatu dute, pasabideko zola inpermeabilizatu eta berritu dute, argiteria berri jarri dituzte eskaileretan eta pasabidean, hormigoi armatuzko elementuak konpondu dituzte, baranda metalikoen garbiketa eta margoketa egin dute eta azkenik, pasabidek Acero-Corten-eko egiturazko elementuen tratamendua egin dute.