Mendiarekin lotutako bi zinema saio, Urdaburu Mendizale Elkartearen eskutik
Lehena hilaren 10ean (osteguna da) izango da, eta bigarrena 11n, biak arratsaldez. Sarrerak lau euroan eskura daitezke.
Mendiarekin lotutako bi ikus-entzunezko emanaldi antolatu ditu Urdaburu Mendizale Elkarteak udalarekin elkarlanean. Lehena hilaren 10ean (osteguna da) izango da, eta bigarrena 11n, biak 19:30ean.
Bi egunetako formatua berbera izango dela aurreratu dute, gutxi gorabehera bi orduko saioak izango dira. Ostegunean Amagana (14 min) eta Mendiak 1976 (85 min) filmak proiektatuko dituzte, eta ostiralean berriz, Jötunn (25 min), The Traverse (34 min) eta Black Ice (45 min).
Sarrerak 4 euroren truke eskura daitezke, Lekuona Fabrikan bertan edo lotura honetan. Proiekzioak Niessen kulturgunean izango dira.