Euskaraldirako izena eman ahalko da Antxon, bihar eta etzi
Bihar, ostirala, 18:00etatik 20:00ak arte hartuko dituzte bizilagunak. Larunbatean, berriz, 12:00etatik 14:00etara.
Zabalik da Euskaraldian izena emateko epea. Pasai Antxokoek eskurago jarriko dute inskribapena egiteko aukera, bihar eta etzi, ostiral eta larunbat, hurrenez hurren, Kultur Etxean —kanpoaldean edo barruan, eguraldiaren baitan— egongo baitira behar duenari laguntza eskaintzeko.
Ordutegi bat ezarri dute egun bakoitzerako: bihar, ostirala, 18:00etatik 20:00ak bitarte egongo dira izena emateko mahaiak jarrita. Larunbatean, berriz, 12:00etatik 14:00etara.
Txapen jasotzea
Ahobizi edo Belarriprest txapak jasotzeko ere ezarri dute dagoeneko eguna antxotarrek: hilaren 15a, 18:00etatik 20:00etara. Astearte horretan, taldekako formazio saio laburrak ere eskainiko dituzte Euskaraldiko rolak oroitarazteko, 18:30ean, 19:00etan eta 19:30ean.