Urdaburu astearen barruan askotariko ekitaldi eta ekintzak aurreikusi dituzte datozen asteotarako. Hilaren 27ko Urdaburu Egunarekin biribilduko dituzte ospakizunak.
Udal gobernuari obra geldiaraz dezan eskatu diote barrutiko bizilagun, elkarte eta eragileek. Hori gertatu arte borrokan jarraituko dute.
Programa "ahalik eta anitzena" osatu nahi dute. Horretarako, lau saio ireki egingo dituzte datozen hiletan, "herritar guztiei bizimodu duinak bermatzeko politikak eta proiektuak" garatu ahal izateko.
Bukatzear den eraikineko lehenengo solairuan nolakoa izan den badakite jubilatuek, eta bertan izango den eskaintzaren berri ere bai.
Ohiko elkarretaratzea eta manifestazioa egingo dute hilaren 7an, adinekoentzako "bizitza duinak" aldarrikatzeko. 11:00etan jarri dute hitzordua.
Oarsoaldeko Rugbyzaleak, Txingudi Taldearekin elkarlanean, errugbi hastapen ikastaroa antolatu du. Igandero bilduko dira, ikasturte osoan zehar.
Asteartean jarri dute hitzordua, 17:00etan hasiko dira. Aldez aurretik hitzordua hartu beharko da.
Ibaian eta bere erreketako bazterretan bildutako zaborra jasotzen aritu dira azken hilabeteetan, udalaren eta Behemendi elkartearen elkarlanari esker.
Madalensoroko aparkalekuko lanak bukatuta, Euskal Herria plazako aparkatzeko gunea itxuraldatzen ari dira. Ezingo da autorik utzi.
Bi proposamen zehatz eta beste orokor bat planteatu ditu koalizioak. Egungo udal gobernuaren jardunagatik aparkalekuen arazoa "areagotu" dela uste dute.
Bihar, ostirala, 18:00etatik 20:00ak arte hartuko dituzte bizilagunak. Larunbatean, berriz, 12:00etatik 14:00etara.
Ez da, aurreikusita zegoen bezala, etxebizitzarik eraikiko eremu horretan, Donostiako Udalak erabaki baitu izaera industriala mantentzea.