Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Otaegik iragarri du berriro alkategai izateko prest dagoela

Errenteria-Orereta
Politika

Egungo alkateak karguan errepikatzeko borondatea agertu du, EH Bilduk Lekuonan egin duen ekitaldi jendetsuan. Barne prozesua egiteke dute.

aizpea otaegi bidean pausoa Alkate postuan errepikatzeko prest dagoela adierazi du Otaegik [Arg.: @ehbilduorereta].
2022/10/23
Erik Gartzia Erik Gartzia

Errenteria-Oreretako EH Bilduk Bidean pausoa lelopean ekitaldi jendetsua egin zuen atzo eguerdian, Lekuona fabrikako Sorlekuan. 11 urte dira koalizioak udalerriko alkatetza lortu zuenetik, eta hamaika hitzaren polisemiari helduta, hamarkada pasatxoan egindako hamaika urratsei errepasoa eman zieten.

Ekitaldiak, baina, beste pauso esanguratsu bat izan zuen: Aizpea Otaegi Mitxelena egungo alkateak iragarri zuen prest dagoela karguan errepikatzeko. Koalizioa alkategaia hautatzeko barne-prozesuan sartuta dabil, eta hilaren 30ean itxiko da hautagaiak aurkezteko epea.

Oraingoz ez dago beste hautagairik, eta ez balego, azaroaren lehen asteburuan berretsiko litzateke, EH Bilduren oinarrien artean egindako bozketarekin, Otaegiren hautagaitza. Iragarpena egitean jaso zuen txalo zaparradagatik ondoriozta daiteke zerrendaburu izatea ekidingo liokeen ezustekorik ez duela izango. Egungo zinegotziek beren babesa espresuki eskaini zioten, ekitaldian bertan.

“Pausoak ematen jarraitu”

Otaegik, bere hitzartzean, EH Bilduk alkatetza eduki duen urteetan pertsonen duintasuna eta ongizatea “erdigunean” jarri direla esan zuen. Horrez gain, Errenteria-Orereta “ametsak dituen udalerria” dela nabarmendu zuen, “eta amets horiek proiektu bilakatzeko gai izan gara, eta proiektu horiek, errealitate”.

2019an eman zuen “ezusteko pausorako” herritarrek eta koaliziokideek emandako “babesa eta konfiantza” eskertu zituen. “Bihotz bihotzez eskertu behar dizuet, lehendabizi alkategai eta ondoren alkate izateko sentitu izan dudan babesa, sostengua eta etengabeko bultzada”, esan zuen.

Osasungintzan, pentsioetan edota etxebizitza duinak lortzean jarri zuen azpimarra, baita ere paperak lortzeko zailtasunean, emakumeek jasotzen duten indarkeria estrukturalean, pobrezian, planetak jasaten duen kalteetan edota zalantzan dauden zaintza duinetan.

Horiei aurre egiteko konpromisoa azaldu zuen —”euskaraz”—, eta orain arte egindako “bide arantzatsu eta ederra” aurretik egiteko dagoela ziurtatu zuen. “Ez dugu urrats bat bera atzera egin nahi, ezta inpultsoa emateko ere. Pauso sendoak ematen jarraitu nahi dugu. Horretarako, gehiago izan behar dugu. Gehiago, herri hobea izaten jarraitzeko. Gehiago, merezi dugun herria izateko”, bukatu zuen.

Bertsoak, dantza…

Ekitaldia ez zen Otaegiren hitzartzera mugatu. Jon Maia bertsolariak, bere estiloari fidel, segidilla bat bota zuen Errenteria-Oreretarekin duen lotura aipatuz eta EH Bilduren ibilbideari errepasoa emanez.

Ildo beretik hartu zuten hitza sei herritarrek, eta bakoitzak, bere ikuspegi propiotik, herria zertan aldatu den azaldu zuten. Eneko Gil dantzariak, Aitor Zorzano, Aitor Galdos eta Nahikari Martinen musikarekin, pieza bat dantzatu zuen, Bidean gehiago esaldia osatzen zuen bitartean.

Horrez gain, bideo pare batekin EH Bilduren alkatetzaren 11 urteei begirada eman zioten. Luntx batekin bukatu zuten.

EH Bilduk sareetara igo du ekitaldi osoaren bideoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.