Duchenne gaixotasunari aurre egiteko, futbolarien firmak
"Solidaridad y Esperanza" elkarteak Duchenne gaixotasun arraroari aurre egiten dihardu. Bi subasta antolatu dituzte datozen hilabeteotan.
Gaur goizean, prentsaurreko bidez, Solidaridad y Esperanza gaixotasun arraroen laguntzarako elkarteko presidente Sergio Ruben Gomez Videlak Lezoko Udalarekin elkarlanean martxan jarri duten kanpaina aurkeztu du.
Elkarteak gaixotasun arraroen ikerketan sakontzeko lanetan dihardu, eta azken aldian Duchenne gihar distrofia gaixotasunari aurre egiteko dirua biltzen dabil. Duchenne gaixotasuna distrofinaren (giharretako proteina baten) akats kroniko batek eragiten du. Batik bat gizonengan ageri da, bost urte ingururekin antzematen dira lehen sintomak, eta epe luzera gaixoa elbarri gelditzea eta arnasteko laguntza behar izatea eragiten du. Geneen bidez jaso ohi da oinordetzan, eta Duchenne gaixotasuna pairatzen dutenek 40 urte arteko bizi itxaropena dute.
Horretarako, bina subasta antolatu dituzte, futboleko selekzio argentinarreko bi kamiseta banatzeko. Horiek jokalarien firmak dituzte, Lionel Messirena tarteko. Lehena azaroaren 20ko (igandeko) goizeko 08:00etan hasiko da, eta hilaren 30eko (asteazkeneko) 20:00etan bukatu. Bigarren kamisetaren subasta abenduaren 1ean hasiko da (goizeko 0800etan), eta abenduaren 31ean bukatuko, 20:00etan. Gomez Videla presidenteak azaldu eran, ahal bezainbeste diru bildu nahi dute ekintza honen bidez, euskal herrialdeetan lanean diharduten ikerlariei bideratu eta lehenbailehen Duchenne gaixotasunari aurre egingo dion txerto edo pilula sortzeko.
Informazio osoa elkartearen web orrialdean eskura daiteke.

