Emakumeen I. Mahai-Joko txapelketa egingo dute bihar
Joko zuzeneko modalitateko lehenengo txapelketa jokatuko dute bihar Euskal Herri osoko 25 emakumek, lau taldetan banatuta.
Mahai-Jokoa ia ahaztuta zegoen joko zuzeneko modalitatea da. Berreskuratzeko asmoarekin, Euskal Herriko lehenengo txapelketa antolatu dute Txostek, Euskal Pilota Federazioak eta Munduko Pilota Batzarrak, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin.
Bihar —hilak 5— goizean jokatuko dute, Beheko Plazan. 10:00etan hasiko da txapelketa, eta Gipuzkoako eta Bizkaiko talde banak eta Nafarroako bik jokatuko dute. 25 emakumek parte hartuko dute.
Larunbat goizean jokatuko da txapelketa guztia. Liga fasea jokatuko dute lehenengo: talde guztiak elkarren artean arituko dira, 30 minutuko sei partidetan. Bukatzean, lehen bi sailkatuek finala jokatuko dute.
Gizonezkoen Euskal herriko Bote Luzea txapelketako zazpi ekitaldi jokatu dira dagoeneko. Hau izango da emakumezkoen joko zuzenetako espezialitatean lehen ekitaldia.