Eulalia Abaitua lehen euskal argazkilariari omenaldia egingo dio Jantziaren Zentroak
'Baserritarrak' izeneko erakusketa inauguratuko dute bihar. Argazkilari bilbotarrak ateratako hainbat irudiren erreprodukzioak izango dira ikusgai.
Eulalia Abaitua XX. mende hasierako argazkilari bilbotarra eta haren lana omentzeko erakusketa berezia inauguratuko dute bihar (hilak 5) Jantziaren Zentroan, Baserritarrak izenekoa. Izan ere, zentroko iturrien arabera, bere lanari esker xehetasunez ezagutu ahal izan da XX. mendeko baserritarren janzkera. 15 jantzi jarriko dituzte ikusgai, Abaituak ateratako argazkien erreprodukzioak hain zuzen. Hamahiru emakumezko jantzi dira, eta bi gizonezko.