Koldo Mitxelena ikastetxearen Markola eraikineko patioak estalkia izango du aurki
2023 hasieran bukatzea aurreikusi dute. Lanetarako 636.474,11 euroko inbertsioa egingo dute.
Agustinak auzoko Koldo Mitxelena ikastetxeko Markola eraikineko patioak estalkia izango du aurki, lanekin hasi direla jakinarazi berri du udalak. 2023 hasieran bukatzea aurreikusi dute.
“Kirol pista estaltzeak aukera emango die aire zabalean eskolak, kirol jarduerak eta bestelako ekitaldiak garatzeko, baldintza meteorologikoak txarrak badira ere , bai ikastetxeko ikasleei, eta bai auzoko elkarte zein eragileei”, diote udaleko iturriek.
Lanetarako aurrekontua 636.474,11 eurokoa da. Jaurlaritzak 353.999,50 euro emango dizkio udalari. Jaizubia Obras y Servicios S.L. enpresari lizitatu zaizkio lanak.