[Argazki galeria] Elkar komunikatzeko, 'auzo desafiyua'
Ergoien auzoari egokitu zaio auzoen arteko desafioa antolatzea, eta giro ezin hobea sortu da Auzokalte auzo elkartearen inguruan.
Oiartzungo zortzi auzoak zeuden deituta taldea osatu eta auzoen arteko jolas lehia honetan parte hartzera. Denak bertaratu dira, Arragua izan ezik, eta giro oneko txapelketa egin da.
Ergoien auzoari zegokion desafioa antolatzea, eta antolatzaileek adierazi dutenez, “elkar ezagutu eta komunikatzea” du xede jarduerak. Ondo pasatzea ere bai, nabarmendu dutenez. Jolasez gain, paella lehiaketa egon da, eta txapelketa nork irabazi duen jakiteko, jolasetan lortutako puntuez gain, paella goxoena zein auzok egin duen deliberatu behar dute.