Feministen asanblada, etzi egingo da
Azaroaren 25a indarkeria matxistaren aurkako eguna da, eta egun horretara begira jarri dira asanbladako kideak.
Indarkeria matxistaren aurkako egunaren bueltan dabiltzala lanean jakinarazi du Oiartzungo Feministen Asanbladak, eta antolakuntza hori indartzeko, asanblada deitu dute astelehenerako (azaroak 7 da), Munanierren, 17:30ean.
Azaroa, “emakumeek jasaten dugun indarkerian kontrako eguna ” dela diote, baina urte guztian pairatzen dela gogoratu dute eta horren aurrean antolatzeko deia da egin dutena.