Julen Rodriguez Aboy, alkate izateko Podemosen hautagaia
%52,78aren babesarekin lortu du hautagaitza Rodriguezek.
Pasaiako Ahal Dugu alderdiak jakinarazi du Julen Rodriguez Aboy izango dela hautagai hurrengo udal hauteskundeetarako. Orain, alderdi morearen bozeramailea da udaletxean. Hauteskunde primarioak burutu dituzte eta %52,78aren babesarekin lortu du hautagaitza Rodriguezek. Beste hiru hautagai zeudela azaldu dute.