Jai batzordea deitu dute, datorren astearterako
Kultur aretoan bilduko dira, 19:30ean, eta Gabonetako egitaraua antolatzen hasiko dira.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/09/santakrutzak-2022.jpg)
Jai batzordea egingo dute azaroaren 9an (asteartea da) kultur aretoan, 19:30ean. Elkartzeko deia kultura arloak egin du eta Gabonen antolaketa izango da hizketagai nagusia. Horrez gain, herritarrek proposatutakoei ere erreparatuko diete.