Euskararen mundura nola hurbildu ziren azaltzeko hitzaldia, bihar
Euskal Herritik kanpo jaio ziren euskaldunek bere testigantza eta euskarara hurbiltzeko motibazioaren berri emango dute.
Datorren asteko ostiralean hasiko da Euskaraldia, eta horren harira, Oiartzunen hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Bihar Munduko euskaldunak izeneko hitzaldia emango dute Euskal Herritik kanpo jaiotako hiru euskaldunek.
Euskarara hurbiltzeko motibazioak azalduko dituzte hiru lagun horiek, udaletxeko pleno aretoan, 18:30ean hasita. Honakoek hartuko dute hitza, norberaren testigantza partekatzeko:
- Nektaria Konstantellou (Atenas, Grezia).
- Ignacio Alustiza (Necochea, Argentina).
- Janusz Borkowski (Suwalki, Polonia).
Flashmoba
Hitzaldiaren ondorengo hurrengo ekitaldia flashmoba izango da, datorren ostiralean —hilak 11—. Done Eztebe plazan elkartuko dira, 17:30ean.
Dantza ikasteko, Olarri dantza taldeak koreografiarekin bideoa prestatu du.