Talde nagusien garaipenek goiko postuetan finkatzen dituzte
Nesken taldeak gol zaparrada batekin irabazi du asteburuko partida. Mutilek, aldiz, gol bakarra nahiko izan dute.
Oiartzun Kirol Elkarteok bi futbol talde nagusiek garaipen politak lortu dituzte etxean, eta goiko postuetara igotzeko bultzada eman diete.
Emakumeen taldeak Racing B jipoitu zuen Karla Lekuonan, atzo. Lehenengo zatia nahikoa parekatua izan zen, baina Santanderrekoak aurreratu ziren, falta baten bitartez. Kolpeak ez zituen oiartzuarrak kikildu, eta baloia txukun mugitu eta aukerak sortu ondoren, markagailua iraultzea lortu zuten.
Bigarren zatian etxekoak jaun eta jabe izan ziren, eta beste hiru gol lortu zituzten, emaitza bikaina lortzeko. Ixiar eta Rebecak bina gol sartu zituzten, eta Nahia izan zen beste golegilea.
Laugarren postuan dira orain oiartzuarrak. Bikain hasi dute denboraldia.
Gol bakarra, hiru puntu
Mutilek ere Ugaldetxon jokatu zuten, larunbat arratsaldean, eta kasu horretan gol bakarrarengatik nagusitu ziren.
Eibarren bisita jaso zuten, eta lehenengo zatia nahiko orekatua izan zen, nahiz eta OKEko jokalariak saiatu ziren beraien erritmoa ezartzen. Lanak fruitua eman zuen, eta 42. minutuan gola lortu zuen Mitxelenak.
Bigarren zatian Eibarrek estutu zuen, baina oiartzuarrak eroso aritu ziren defentsa lanetan. Meritu handiko partida egin ondoren, garaipena etxean geratu zen, eta hirugarren postuan dago talde urdina.
Emakumeen Lehen Nazional Maila
- Oiartzun — Racing B: 5-1.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila
- Oiartzun — Eibar: 1-0.
Emakumeen Euskal Liga
- Oiartzun B — Añorga B: 1-3.
Gizonen Gorengo Maila
- Santo Tomas Lizeoa — Oiartzun B: 2-0.
Emakumeen Gorengo Maila
- Irauli Bosteko K.K. — Oiartzun C: 2-4.
Mutilen Gazte Mailako Nazional Maila
- Aurrera — Oiartzun A: 2-2.
Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila
- Oiartzun B — Santo Tomas Lizeoa: 1-2.
Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila
- Oiartzun C — Gure Txokoa B: 1-0.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzun KE — Gaintxu AFT: 4-0.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Goierri — Miren Taberna OKE: 5-5.
Oiartzun Kirol Elkartearen egunerokoa jarraitzeko, jarraitu beraien Facebook, Twitter edota Instagram kontuak.