Familia tailer musikatua egingo dute, didgeridooarekin
Haziak-ek antolatu du tailerra, hilaren 18rako, eta Iban Nikolai didgeridoo jotzailearen eta Maitri Ugalde artista plastikoaren partaidetza izango du.
Haziak egitasmoak familia tailer musikatua antolatu du hilaren 18rako. Iban Nikolai didgeridoo jotzaileak eta Maitri Ugalde artista plastiko eta irakasleak parte hartuko dute.
Australiar mitologiako ipuin bat kontatuko dute, naturak sortzen dituen instrumentuekin musika egingo dute eta elkarlanean musika tresnak eraikiko dituzte.
Tailerra datorren asteko ostiralean izango da, 17:30ean hasita, Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan.