Ohorezko mailari eutsi dio Eplek
Eskuz binakako Ohorezko Maialan jarraituko du beste urte batez Eplek, larunbatean Etxezarreta eta Arangurenek lortutako garaipenari esker.
Beste urte batez Ohorezko Mailan ariko da Eple kluba. Izan ere, joan den larunbatean etxean (Agustina Otaola pilotalekuan) jokatutako partida gogor eta bizian gailendu ziren klubeko Etxezarreta eta Aranguren, 22-18 irabazi zuten euren partida. Garaipen honekin maila mantentzeko txartela eskuratu du.
Bestalde, herriko Batzokiko K.T. klubak ere hainbat partida jokatu zituzten asteburuan, hiru hain zuzen. Bigarren mailako final laurdenetan Julen Aranburuk eta Alzugarayk garaipena eskuratu zuten, Zarautzi 25-17 irabazi ondoren. Hala, finalerdietarako txartela eskuratu dute, lehen mailara igotzeko lehian jarraitzen du bikoteak. Arruabarrenak eta Berebidek ordea, euren final laurdenetako partida galdu zuten (15-25) etxean, Lagunak klubaren kontra. Azkenik, oraingo honetan Hernanin, Txoperenak eta Ormaetxeak euren partida irabazi zuten, erraz (3-25). Bigarren mailan jarraitzea ia aseguratua dute jada.