Xabier Peñalverrek 'Revolución, resistencia y memoria' aurkeztuko du
Hilaren 15ean aurkezpen ekitaldia egingo du Arizmendienean. Munduko 350 prozesu eraldatzailetara bidai-liburua da, modu sintetizatuan kontatutakoa.
Xabier Peñalver, eta liburuaren azala. Xabier Peñalver Iribarrenek bere libururik berriena aurkeztuko du datorren asteartean, hilak 15. Revolución, resistencia y memoria du izena, eta aurten publikatu du Txalaparta argitaletxeak.
Ezohiko bidai-liburua da donostiarrarena. Frantziako Iraultzan hasi eta gaur egun arte, munduan egon diren prozesu eraldatzaile edota erresistentziazkoak bisitatzera eramaten ditu irakurleak.
350 toki dira, eta bertan emandako prozesuak komunikabide handiek “ezkutatuta” izan direnez, Peñalverrek argitara eramaten ditu. Modu sintetizatu eta irisgarrian idatzi du liburua.
Pertsonen esplotazioaren kontrako borrokak azaltzen dira, porrot handi edo txiki izan direnak, baina baita ere aurrera egitea lortu dutenak, modu batera edo bestera.
Aurkezpen ekitaldia Arizmendieneko beheko solairuan izango da, eta 18:30ean hasiko da.
Egileari buruz
Xabier Peñalver Aranzadi Zientzia Elkarteko kide da. Arkeologian doktoretza du (EHU, 1999), eta bere espezialitatea Brontze Aroaren Bukaera eta Burdin Aroa dira.
Bere ikerketa lanen artean, honakoak daude: Mulisko Gaina (Hernani-Urnieta) eta Langagorriko (Astigarraga-Errenteria) monumentu megalitikoak; Intxur (Albiztur-Tolosa) eta Basagaingo (Anoeta) herrixka gotortuak; edota Praile Aitz I (Deba) kobazuloan.
