Xatz Eskifaia abesbatza hondarribiarrak kontzertua eskainiko herrian
Maria Magdalenaren basilikan izango da kontzertua, arratsaldez. Sarrera doakoa izango dela aurreratu dute antolatzaileek.
Hondarribiko Xatz Eskifaia abesbatzak kontzertua eskainiko du herrian, Maria Magdalenaren basilikan hain zuzen. Maria Magdalenaren Lagunak elkarteak jakinarazi du larunbatean (hilak 12) izango dela saioa, 20:00etan. Sarrera doakoa izango da, ez da aldez aurretik gonbidapenik eskuratu beharko.