Antxoren sorrerari buruzko hitzaldia prestatu du Kexaldik
'Antxoren lehen urteak' titulupean barrutiaren historiaren "errepaso desordenatua" egingo du Txema Ruizek datorren asteburuan.
Kexaldi Elkarteak, Antxotarrok Historia Mintegiarekin elkarlanean, hitzaldia antolatu du datorren astearterako —hilak 15—, Antxoren lehen urteak titulupean. Txema Ruiz izango da hizlaria, eta hark idatziriko liburuaren aurkezpena egiteaz gain, barrutiaren historiaren “errepaso desordenatua” egingo duela aurreratu du, besteak beste.
Saioa gazteleraz izango da, eta Kexaldiren egoitzan egingo dute (Axular plazan dago), datorren asteartean, 19:00etan. Ez da inolako erreserbarik egin behar, aski da egunean bertan gerturatzearekin.