Oiarpeko Oihan Etxeberria eta Unax Landak Gazte Mailako finala jokatuko dute LAPKEren kontra. Senior Mailakoa ere jokatuko dute.
Hurrengo ostiralean hasiko dituzte kanporaketak, Xenpelar Etxean egingo duten emanaldiarekin.
Koalizio abertzaleak Izaskun Gomez alkateari idatziz galdegin dio ETS Antxon egiten ari den lanen jarraipena egiteko taldea sor dezala.
Gaur sinatutako akordioak "inpultsoa eta gogoak" emango dizkiela esan du Jon Mayak. "Proiektu ilusionagarriak ditugu etorkizunari begira, gogotsu eta indartsu gaude".
Euskal Herria plazaren eta Arraitokiren artean egin dute garbiketa, bi egunez. Udalak kontzientziazio kanpainak egingo ditu.
Hilaren 18tik abenduaren 2ra bitarteko egitaraua prestatu dute pasaitarrek, Euskaraldia girotzeko. Barruti guztietara zabaldu dute eskaintza.
Euskaraldia behar bezala hasteko kantu afaria antolatu dute hilaren 18rako. Sarrerak eskura daitezke jada.
Oiartzungo Gazte Sorzaileek (Orgasmok) musika saioa antolatu du igande arratsalderako, Arizmendieneko lorategian.
Euskaraldia hasteko astebete faltako denean, flashmoba egingo dute Oiartzungo plazan. Olarrik koreografia prestatu du.
Datozen egunetan izena eman ahalko da Merkatuzarren. Txapak berriz, Lau Haizetaran jaso beharko dira.
Euskarazko bideojokoekin hitzordua hilaren 19rako (larunbata) ezarri dute, Donibaneko kultur espazioan.
Atzo bete zuen mendea antxotarrak, eta opari gisa lore-sorta eta plaka bat eraman dizkio etxera Loreto Osa Gizarte Ekintzako zinegotziak.
'Antxoren lehen urteak' titulupean barrutiaren historiaren "errepaso desordenatua" egingo du Txema Ruizek datorren asteburuan.