Ezker hormako kluben arteko finalak jokatuko dituzte Madalensoron

Oiarpeko Oihan Etxeberria eta Unax Landak Gazte Mailako finala jokatuko dute LAPKEren kontra. Senior Mailakoa ere jokatuko dute.

madalensoro

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako finalak larunbat arratsaldea —hilak 12— jokatuko dituzte Madalensoro pilotalekuan.

Bi kategoriako finalak ikusteko aukera izango da 18:00etatik aurrera. Alde batetik, Gazte Mailako Lehen Mailakoa. Oiarpeko Oihan Etxeberria eta Unax Landa arituko dira, LAPKEko Izagirre eta Goiburuk osatzen duten bikotearen kontra.

Beste partida nagusien Ohorezko Mailakoa izango da. LAPKEko Senar eta Garmendiak Behar Zanako urbietatarrak izango dituzte arerio.

Partiden hasiera 18:00etan izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.