Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Kukaik eta Biarritzeko Malandain Balletak hitzarmena sinatu dute

Errenteria-Orereta
Kultura

Gaur sinatutako akordioak "inpultsoa eta gogoak" emango dizkiela esan du Jon Mayak. "Proiektu ilusionagarriak ditugu etorkizunari begira, gogotsu eta indartsu gaude".

2022/11/10
Imanol Saiz Imanol Saiz

Kukai Dantzaren eta Biarritzeko Malandain Balletaren arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur udaletxean. Kukaiko kideez gain (Jon Maya barne), Aizpea Otaegi alkatea, Malandain Balleteko ordezkariak eta Valeria Sudarovich dantzarako udal kontseilari delegatua izan dira gaurko ekitaldian. Akordio honen arabera, Jon Maya Malandain-en kide izango da, artista asoziatuaren figura izango du errenteriarrak.

Alkateak hartu du hitza lehenik: “2001ean Kukai sortu zenetik Jon Mayaren eskutik, ohitu gaitu konpainia hazten eta hazten ikustera eta herria, herritarrak Kukairekin hazi dira. Haiekin ikasi dugu dantza ikusten eta dantzaz gozatzen, eta ikasi dugu dantzari burua eta bihotza zabalik begiratzen. Eta haiekin haiz garelako Kukaik herri honetan ere premiak eragin ditu. Behar berriak eragin ditu eta zentzu horretan gauza ederren sortzaile izateaz gainera, herri honen garapenaren motore ere izan direla aitortu behar diegu”.

Kukaiko dantzariak egun herriko gizarte eta kultur ehunaren “erantzule partekatua” ere badirela erantsi du Otaegik. Konpainiak iragana, oraina eta etorkizuna “oso ongi uztartu” dituela ere esan du. “Ziur naiz etorkizunean atzera begiratu eta oso emankorra izan den urrats gisa ikusiko dela gaurkoa. Luxu bat da herri bezala Kukai izatea”.

Ipar Euskal Herriko ordezkarien ondoren Mayaren txanda heldu da. Eskerrak eman dizkie bertaratutakoei, baina baita hogei urte luze hauetan bidelagun izan dituztenei ere. “Orain dela 30 urte inguru, areto honetan bertan Euskadiko Balletak eta Ereintza Dantza Taldeak hitzarmen bat sinatu genuen, horrek fruitu handirik ez zuen eman urtebete geroago, Euskadiko Balleta bertan behar geratu zelako Baina uste dut horrek izpiritu bat adierazi zuela, ikuspegi bat, gauzak egiteko modu bat. Ikuspegi horren seme-alabak gara. Eta era berean, honek adierazten digu gaur hartzen ditugun erabakiak, gaur ditugun pentsamenduak, biharko fruitu horiek izango direla. Erabaki garrantzitsu eta zuenak hartzeko garaia da”.

Dantzatik identitatea eta herria sortu daitekeela nabarmendu du Mayak,  “eta sorkuntzen hasieran esaten dugun esaldia datorkit burura: mundua handia da, konpainia asko daude, segur aski horietako gehienak gu baino hobeak izango dira, baina guk egiten duguna guk egin dezakegu, gu garelako eta hemen gaudelako. Horri balioa ematea garrantzitsua da”.

Gaur sinatutako akordioa aipatutako lan horri “oraindik eta inpultso eta gogo gehiago” emango dio, eta etorkizuneko proiektuekin, “gogotsu eta indartsu” daudela esan du. Datozen hil eta urteetarako “proiektu ilusionagarriak” dituzte esku artean: “Lanean jarraitzea dagokigu”.

Sinaduraren unea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.