Euskaraldia barrutik bizitzeko egitaraua prestatu dute Pasaian
Hilaren 18tik abenduaren 2ra bitarteko egitaraua prestatu dute pasaitarrek, Euskaraldia girotzeko. Barruti guztietara zabaldu dute eskaintza.
Ate-joka dago 2022ko Euskaraldia, eta ariketari harrera beroa egiteko egitaraua prestatu dute pasaitarrek. Jakina denez, euskararen aldia hilaren 18an hasiko da aurten, eta abenduaren 2an bukatuko da. Egun horietan egongo da zerekin gozatua hartu Pasaian.
Txarangak, bertsolaritza, bakarrizketak, bingo musikatua… eta azken larunbatean, itxiera kontzertu bikoitza Itzal eta Ezpalak taldeen eskutik. Horien bitartean, Belarria prestatzeko saioak eskainiko dituzte astelehenetik ostiralera herriko zenbait Ahobizik. Horra hor programa:
- Hilak 18. Ostirala.
Iritsi da Euskaraldia. Festa ibiltaria Joselontxo’s txarangaren eskutik.
- 15:30ean Antxon.
- 17:00etan Trintxerpen.
- 18:15ean Donibanen.
- 19:30ean San Pedron.
- Hilak 19. Larunbata.
Nerea Arriolaren bakarrizketa. Mikrotik…
19:00etan, Antxoko Kultur Etxean. - Hilak 20. Igandea.
Nahi dugu hitz eta jolas… bertso poteoa Miren Artetxe eta Etxahun Lekueren eskutik. Gai jartzailea: Ainhoa Urien.
12:30ean, San Pedroko frontoitik. - Hilak 25. Ostirala.
Afaria, eta ondoren, bingo musikatua. Yogurinha Borova.
22:00etan, San Pedroko Sanpedrotarra elkartearen egoitzan. - Hilak 26. Larunbata.
- Papineko Gazteriak antolatuta, Gaztain Eguna.
10:00etan gaztaina bilketa (Ibaiondotik San Markora).
12:30ean, Antxoko pala final handia, Ibaiondon.
14:30ean, Bertso bazkari herrikoia, Biterin.
17:30ean, Pilota partida profesionala, Ibaiondon.
18:30ean, Gaztaina erretzea, Biterin.
22:30ean, Erromeria Bide batez triki-taldearen eskutik, Biterin. - Mikrotik… bakarrizketa, Ane Lindane.
19:00etan Trintxerpeko Alkateordetzan.
- Papineko Gazteriak antolatuta, Gaztain Eguna.
- Hilak 27. Igandea.
Bertso saioa: Ane Zuazubiskar eta Xabat Illarregi. Gai jartzailea: Imanol Artola.
18:00etan, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. - Abenduak 2, ostirala.
Amaierako kontzertu festa. Itzal eta Ezpalak.
22:00etan, Antxoko Ibaiondo pilotalekuan.
*Horiez gain, astelehenetik ostegunera (hilaren 21etik 24ra, eta hilaren 28tik abenduaren 1era), Belarria prestatzeko saioak. 18:30etik 20:00etara, Antxoko tabernetan. Data eta kokapenak zehaztu ahala, Pasaiako Euskaraldiaren sareetan botako dituzte.