Mendea ospatzeko oroigarriak eman dizkio udalak Gillermo Iguarani
Atzo bete zuen mendea antxotarrak, eta opari gisa lore-sorta eta plaka bat eraman dizkio etxera Loreto Osa Gizarte Ekintzako zinegotziak.
Gillermo Iguaran antxotarrak ehun urte bete zituen atzo, asteazkenarekin. Hori dela eta, Loreto Osa Gizarte Ekintza zinegotziak bisita egin zion etxera, eta lore-sorta nahiz oroimen plaka bat eman zizkion opari, udalbatza osoaren izenean.
HITZAk erreportaje batean jaso du antxotarraren testigantza.