Game Erauntsia Juanba Berasategin
Euskarazko bideojokoekin hitzordua hilaren 19rako (larunbata) ezarri dute, Donibaneko kultur espazioan.
Game Erauntsia elkarteak, euskarazko bideojokoen unibertsoa ezagutarazteko, eta horiekin zuzenean gozatzeko —jokatzeko, beraz— aukera emango die LH5etik DBH2ra arteko ikasleei. Donibaneko Juanba Berasategi aretora bildu nahi dituzte euskarazko bideojokoak ezagutu nahi dituzten gaztetxoak, hilaren 19an. 17:00etan hasiko da saioa, ordu eta erdi ingurukoa izango da.
Euskarak bideojokoen alorrean tokia duela baieztatuko dute Game Erauntsiako ordezkariek, gazteenen arteko aisiaren zati horretan euskarazko erreferentzia esanguratsuak badaudela azalduta. Horretan sakontzeko parte hartzaileekin eztabaidarako tartean zabalduko dute: taldeetan, bideojokoen hizkuntza egoeraren gaineko gogoeta egitea dute asmo.
Doan da sarrera, baina plazaren erreserba egin behar da. Jarraitu honako esteka tokia gordetzeko.