Batean kale, bestean bale
Gipuzkoako bigarren mailako gomazko paletako finalaurrekoen joanekoan galdu dute Batzokiko K.T. klubekoek. Bigarren mailako gomazko paletako promozioaren itzuleran aldiz, garaipena poltsikoratu dute.
Batzokiko K.T. klubak asteburu gazi-gozoa izan du. Larunbaten Agustina Otaola pilotalekuan jokatutako Gipuzkoako bigarren mailako txapelketako gomazko paletako finalaurrekoen joanekoan Julen Aranburu eta Alzugaray errenteriarrek 21-25 galdu zuten (Pagazpe klubeko Erraztiren eta Uribarriren kontra). Partida gogorra izn zen, luzea. Datorren astean jokatuko dute itzuliko partida, Usurbilen.
Bestetik, bigarren mailako gomazko paletako promozioaren itzuleran Txopereak eta Ormaetxeak garaipena eskuratu zuten, 25-13 irabazi ondoren Hernaniri. Hala, bigarren mailan mantentzeko txartela eskuratu dute.