Auzoak garbitzeko azkeneko auzolana izango da igandean
Bazterrak Txukuntzen dinamikaren zortzigarren saioa izango da hilaren 20an. Arragua izango da kontzientziazio lanaren azken geltokia.
![bazterrak txukuntzen iturriotz](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/11/52369720640_54f9ae2c60_c.jpg)
Bazterrak Txukuntzen dinamikak Oiartzungo auzoak auzolanean garbitzeko helburua izan du. Hilero bat garbitu dute, eta datorren igandean —hilak 20— izango da azkenekoa.
Arraguako txoko eta bazterrak txukuntzeko deia egin dute. Auzoko pilotalekuan geratuko dira, 09:30ean. Handik abiatuta garbituko dituzte zikin aurkituko dituzten tokiak.
Inguruetako hondakin eta zikinkeriak bildu ondoren, hamaiketakoarekin gozatzeko aukera izango dute.
Auzolanarekin ez dira garbitze hutsera mugatu. Kontzientziazioa piztu nahi dute oiartzuarrengan, garbitasuna bakoitzarengandik hasten delako.
Elizalde izan zen garbitu zuten lehenengo auzoa, pasa den martxo bukaeran. Abuztuko atsedenaldia kenduta, hilero egin dute txukuntze saio bat. Honakoa izan da segida: Elizalde, Gurutze, Karrika, Ergoien, Altzibar, Iturriotz eta Karrika. Arragua izango da azkena, eta, antolatzaileek espero dutenez, ziklo berri baten hasiera.