EH Bilduk 2023ko hauteskundeetarako programa osatu nahi du, saio irekietan
Udal hauteskundeak lantzen hasiko da koalizio abertzalea. Hilaren 19an eta 26an egingo dituzte lan-saioak.
Oiartzungo EH Bildu 2023ko hauteskundeei begira jarri da. Programa osatu nahi du, oiartzuarrekin batera. “Orain arte udaletik eta herrigintzatik egindako lanari jarraipena emango dion proiektua herritarren eta eragileen ekarpenekin aberastu nahi dufu”, adierazi dute.
Horregatik, bi saio egingo dituzte, hilaren 19an eta 26an. Bakoitzean bina alor landuko dituzte (behean ikusi). Herritarren parte-hartzearen garrantzia berretsi dute: “EH Bildurena herri proiektua da. Eta herri proiektuak herritik egiten dira, herriari berari eskaintzeko. Oiartzunen urteak daramatzagu lan egiteko modu hori praktikan jartzen”.
Programa lantzeko saioak Haurtzaro Ikastolan izango dira, 09:30etik 13:30era. Haur zaintza zerbitzua eskainiko dutela jakinarazi dute.
“Saioak irekiak izango dira eta Oiartzun justu, feminista, iraunkorra, sortzailea eta euskalduna egiten jarraitzeko proposamenak egin nahi dituen edonork parte hartu dezake”, gogorarazi dute.
Egitaraua
Hilak 19
- Burujabetzak eta proiektu komunitarioak.
- Zaintza, ongizatea, feminismoa eta hezkuntza.
Hilak 26
- Herri antolamendu iraunkor eta feminista.
- Naziogintza euskara eta kulturatik.