Mattin Etxebeste, aurreskuko Euskal Herriko txapelduna
Euskal Herriko IV. Aurresku Txapelketa Nagusia ospatu zen larunbatean Hondarribian. Bertan lehiatu ziren Euskal Herriko gazte dantzari onenak.
Euskal Herriko IV. Aurresku Txapelketa Nagusiaren txapela Oarsoaldera joan zen, Bidasotik. Mattin Etxebeste oiartzuarrak eskuratu zuen garaipena, eta Euskal Herriko txapeldun izendatu zen.
Gipuzkoako Dantzarien biltzarreko trofeoatxapela eta 400 euro bereganatu zituen. Gainera, datorren urteko txapelketara arte, Oiartzungo Udaletxean Tomas Murua eskulturgilearen lana gordetzeko ohorea izango dute.
Hondarribiko txistulari taldearekin lagunduta 16 dantzarik parte hartu zuten, eta lau izan ziren Oarsoaldeko ordezkariak: Mattin Etxebeste (Oiartzun), Endika Osa (Lezo), Ane Jaunarena (Lezo) eta Nahia Pikabea (Lezo).