Urriaren 28tik atezainik gabe daudela salatu dute Gamon BHIko ikasle eta irakasleek
Ostiralean egin zuten lehen mobilizazioa ikastetxearen atarian. Urri bukaeratik ez dutela erantzunik jaso salatu dute.

Gamon BHIko irakasle eta ikasleak mobilizatzen hasi berri dira, urriaren 28tik atezainik gabe daudela salatzeko. Ordutik arduradun guztiekin hitz egin dutela diote zuzendaritza taldekoek, baina oraindik “berdin jarraitzen” dutela diote, haserre. “15 egun daramatzagu atezainik gabe, eta Funtzio Publikoaren erantzunik jaso gabe”, erantsi dute. Egoera irauli artea mobilizazioekin jarraitzeko asmoa du zuzendaritza taldeak.