Indarkeria matxistari kontra egiteko egitaraua osatu dute Pasaian
Azaroaren 25aren karietara, protesta, hitzaldi eta bestelako jarduerek hartuko dute herria. Manifestazioen deialdiak ere jakinarazi dituzte.

Hilaren 25ean Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna aldarrikatzen denez gero, udalak eta Pasaiako eragile feminista eta emakume taldeek hainbat jarduera antolatu dituzte Pasaia indarkeria matxistaren kontra! lelopean.
Gaur bertan izango da lehen jarduera eta hilaren 27ra bitarte protestak, hitzaldiak, eta bestelako jarduerak izango dira. Manifestazioak, hilaren 25ean bertan barrutiz barruti egingo dituzte.
Jarraian, egunotarako prestaturiko egitaraua:
Gaur, hilak 15.
- Dokumentala eta hitzaldia.
- Sultana Jaya. 558 egun ilunpean. Hizlaria: Jadiyetu El Mohtar, Sahararen ordezkaria Euskadin.
- 19:00etan, Juanba Berasategi Kulturgunean.
- Bixi Bixi elkarteak antolatuta.
Hilak 22, asteartea.
- Nerabezaroa eta sexualitatea.
- 17:30ean, Donibaneko Kulturgunean.
- Haur eta Nerabeen Eskubideen Sailak antolatuta.
- Bideo emanaldia eta hitzaldia: Nola identifikatu eta prebenitu indarkeria matxista.
- Dinamizatzailea: Idoia Artuzamonoa Zurutuza.
- 18:30ean, Trintxerpeko Alkateordetzan.
- Topaketak antolatuta.
Hilak 23, asteazkena.
- Beldur Barik sari banaketa.
- 17:30ean, Antxoko Kultur Etxean.
- Berdintasun Arloa eta Haur eta Nerabeen Eskubideen Sailak antolatuta.
Hilak 25, osteguna.
- Antxo
- Manifestazioa.
- 19:30ean, Axular plazatik.
- Harremantxo eta Bekoz Bekok antolatuta.
- Erakusketa: Emakumeen Begiradak.
- Arratsaldean zehar eliza aurrean.
- Bekoz Bekok antolatuta.
- Donibane
- Auto karabana.
- 18:00etatik aurrera.
- 18:00etatik aurrera.
- Kanpaiak indarkeria matxistaren aurka.
- 19:00etan, hiru elizetan.
- Bixi Bixi elkarteak antolatuta.
- Trintxerpe-San Pedro.
- Manifestazioa.
- 19:30ean Azkueneko biribilgunetik.
- Topaketak antolatuta.
- 19:30ean Azkueneko biribilgunetik.
Hilak 27, igandea.
- Poesia errezitaldi musikatua: Bakar bat gutxiago ere ez.
- 12:00etan, Trintxerpeko Alkateordetza.
- MMar Estevezen eskutik.