2022/11/15

Bandak eta Andra Marik "kontzertu hunkigarri eta ikusgarria" eskainiko dute ostiralean

Aurtengo Santa Zezilia kontzertuan Guillermo Martinez konpositorearen 'Luna' obra eta Pablo Sorozabal izango dira protagonista nagusiak. Sarrera doakoa izango da.

Manifestazioa deitu du SOS Antxok "ilusiozko etorkizun baten alde"

2030ean zer-nolako barrutia izan nahiko luketen irudikatzeko mobilizazioak abiarazi ditu koordinakundeak. Lehena, larunbat honetan bertan.

eskola kirola 2022-2023 aurkezpena

Eskola Kirolan parte hartzen dutenen kopuruak gora egiten jarraitzen du

2022-23 denboraldia aurkeztu dute gaur. Ehunekoak gora egiteaz gain, nesken parte-hartzea gero eta nabarmenagoa da.

Indarkeria matxistari kontra egiteko egitaraua osatu dute Pasaian

Azaroaren 25aren karietara, protesta, hitzaldi eta bestelako jarduerek hartuko dute herria. Manifestazioen deialdiak ere jakinarazi dituzte.

Euskaraldia, hastear

Ostiralean abiatuko den Euskaraldirako egitarau oparoa ondu dute herriko eragileek. Herri batzordekoek gogorarazi dute aurten ere ahobizi eta belarriprestek "aukera zabala" izango dutela euskaraz aritzeko.

Kaleko animaliei jaten ematea debekatuta dagoela gogorarazi du udalak

Arau hauste honengatik 750 eurora arteko isuna jaso dezakete herritarrek. Janaririk ez emateko eskaera luzatu dute beste behin, "herria garbi mantendu eta bioaniztasuna modu egokian babesteko".

Santa Zezilia Eguna ospatzeko, kontzertuak eta kale bueltak

Herri Arte Eskolako musikariek hainbat formatutako kontzertuak eskainiko dituzte datorren asteartean (hilak 22). Musika emanaldiak izango dira egun osoan zehar.

euskal herria plaza aparkalekua obrak

Euskal Herria plazako aparkalekua, bi orduz itxita bihar

Eraberritze lanak direla eta, bi orduz ezingo da bertan aparkatu. Goizean arituko dira ibilgailurik gabe lanean.

Bihar goizean ia herri osoan etengo dute argindarra

08:30etik 11:30era moztuko dute argia herriko 11 kaleko hainbat ataritan. Iberdrolak hobekuntza lanak egingo ditu.

Lau kontzertu aste honetan Trintxerpen, Illunbek antolatuta

Mende erdia ospatzeko egitarauaren baitan, datorren ostegunetik igandera bitarte abesbatzen emanaldiak izango dira barrutian.

euskaraldia 2022 ferminene

Oiartzunen 2.000 belarriprest eta ahobizi, baietz?

Euskaraldian 2.000 oiartzuarrek parte hartzeko erronka bota dute. Izena emateko eta txapak jasotzeko ordutegiak gogorarazi dituzte.

Bihar berrirekiko dituzte Antxoko liburutegiko ateak

Hainbat tokitan ur filtrazioek eragindako arazoak konpontzeko lanak egin dituzte itxialdian, baita apalak eta zoruak konpontzeko lanak ere.

Gehiago