Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Eskola Kirolan parte hartzen dutenen kopuruak gora egiten jarraitzen du

Oarsoaldea
EuskaraKirola

2022-23 denboraldia aurkeztu dute gaur. Ehunekoak gora egiteaz gain, nesken parte-hartzea gero eta nabarmenagoa da.

eskola kirola 2022-2023 aurkezpena Ezkerretik eskuinera, Maite Gartzia (Errenteria-Orereta), Irlentz Ortega (Lezo), Lore Suarez (Pasaia) eta Enekoitz Markos (Oiartzun).
2022/11/15
Erik Gartzia Erik Gartzia

Eskola Kirolaren 2022-2023 denboraldia aurkeztu dute gaur goizean Donibanen, eskualdeko arloko lau zinegotzi ordezkariek.

Lore Suarez Pasaiako zinegotziak gogorarazi duenez, bi hamarkada pasatxo dira 8 eta 12 urte arteko haurrentzako programa hori martxan jarri zenetik. “Udalok 22 urte daramagu haurrentzako kalitatezko eskola kirola sustatzen”, nabarmendu du.

Kirol eta euskara sailetako teknikariak biltzen dituen mahai batek koordinatzen ditu jarduerak. Guraso elkarteek, ikastetxeek zein Eskola Kirolako koordinatzaileak aritzen dira lanean funtzionamendua bermatzeko, Suarezek gogorarazi duenez.

Kopuruak, gora

Enekoitz Markos Oiartzungo zinegotziak errepasoa eman die zenbakiei. Azaldu duenez, ikasleen %59,22 egiten hasi da Eskola Kirola. Oarsoaldeko 2.254tik 1.335 dira, beraz, parte hartzen dutenak. “Honek erakusten du datuen neurria eta garrantzia, ikasleen erdiak baino gehiagok parte hartzen baitu”, gaineratu du Markosek.

128 talde osatu dituzte, 72 entrenatzailek gidatuta, eta horrela banatzen dira:

  • Errenteria-Orereta: 64 talde.
  • Pasaia: 28.
  • Oiartzun: 25.
  • Lezo: 11.

Parte-hartzaile kopuruaren %34,31 dira, eta kopuru horrek ere gora egin duela azaldu du.

Horrez gain, Jolas Heziren datuak aipatu ditu. LH1 eta LH2ko ikasleentzako programa da, eta matrikulatuta dauden 423 ikasleetatik 186k egiten dute. Kasu horretan ere, erdia baino gehiago da.

%100era iristen den zerbaiten berri eman dute: euskararen erabilera. Entrenatzaileen kirol prestakuntza eta euskararen erabilera ahalbidetzen direla azaldu du Markosek.

“Kirol aniztasuna”

Suarezek nabarmendu duenez, Eskola Kirolaren filosofia askotariko kirol eskaintza da. “Kirol bat baino gehiago praktikatu ahal izatea onuragarria da haurrentzat”, zehaztu du. “Haurrek kirolak probatu behar dituzte, eta ondoren, aukeratu”.

Eskola Kirolaren baloreak zerrendatu ditu: elkarren arteko errespetua, elkartasuna, kiroltasunez jokatzen ikastea… “Hori bai, kirolari zein haurrei eskatzen diegu beti bezala errespetuzko jarrera izan dezaten, kntxan zein harmailetan”, gaineratu du Suarezek.

Mugikortasuna eta epaileak

Irlentz Ortega zinegotzi lezoarrak, halaber, gogorarazi du mugikortasun jasangarria sustatzen dutela. Horrela, oinez, patinetan, bizikletaz edo, azken baliabide gisa, automobila partekatuz partidetara joaten direnen bidaiak kontatuz joango dira denboraldian zehar. Urte bukaeran saria izan ohi dute gutxien kutsatzen dutenek.

Bukatzeko, Maite Gartzia errenteriarrak gogorarazi du orain dela lau urte hasi zela epaileen koordinazio-lana egiten, eskualdeko Eskola Kirolaren egituretatik, kirol taldeekin elkarlanean.

“Orain arte egin den lan onarekin jarraitzeko”, esan du Gartziak, “arbitro guztiek gaitasun bateratua jasotzen dute gure eskualdeko eskola-kirolak sustatutako jarrera eta balio egokiak sustatzeko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrokĀ behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.