Lau kontzertu aste honetan Trintxerpen, Illunbek antolatuta
Mende erdia ospatzeko egitarauaren baitan, datorren ostegunetik igandera bitarte abesbatzen emanaldiak izango dira barrutian.

Illunbe Musika Elkartearen 50. urteurrenaren egitarauaren barruan, aste honetan ere zenbait emanaldi eskainiko dituzte Trintxerpeko parrokian.
Horrez gain, Musikoen patroitzat hartzen den Zezilia Santuaren ospakizunagatik, hilaren 20an, igandearekin, Illunbe Musika Bandak kontzertua emango du Trintxerpeko Gernika plazan, 13:00etan. Fran Berraren zuzendaritzapean arituko dira, eta, besteak beste, J.I. Ansorena, P. Sousa edota V. Supperen obrak interpretatuko dituzte.
Horra hor datozen egunotako hitzorduak:
- Hilak 17 (osteguna), 20:00etan, Trintxerpeko elizan. Cum Jubilo (Donostia) eta Ibaiertz (Martutene-Donostia) abesbatzak.
- Hilak 18 (ostirala), 20:00etan, Trintxerpeko elizan. Aita Donostia (Donostia) eta Gure Kabia (Añorga-Donostia) abesbatzak.
- Hilak 19 (larunbata), 20:00etan, Trintxerpeko elizan. Easo Gazte (Donostia) eta Trintxerzahar (Trintxerpe) abesbatzak.