Amaiurko Gazteluaren suntsipenaren 500. urteurrenaren harira, kontzertua
Herriko eta kanpoko hainbat txistularik saio berezia eskainiko dute larunbat ilunabarrean. Udaletxeko arkupetan izango da emanaldia.
Amaiurko Gazteluaren suntsipenaren 500. urteurrena ekarriko dute gogora larunbat honetan (hilak 19), udaletxeko arkupetan eskainiko duten kontzertuarekin. Udaleko Txistulari Taldeak, Herri Arte Eskolak, txistu eta atabal ikasleek, ereintza eta Landareko Txistulariek, Nafarroako Zubieta eta Iturengo txistulariek emango dute kontzertua. 20:00etan hasiko dute.