'Biba ardoak' kooperatibaren aurkezpena, Labore Oarson
Euskal Herriko mahastizainen kooperatibak azaroaren 24ean hartuko du hitza, 18:00etan. Mingaina hidratatzeko parada ere izango da.
Ikasturtearekin jarraitzen du Labore Oarsok. Kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko harremanak estutzeko asmoa izango da berriz ere protagonista Biba ardoak proiektu kooperatiboaren eskutik azaroaren 24ean, 18:00etan, Labore Oarsoren elkartean. Sarrera doakoa da.
Euskal Herriko mahastizain-ardogile txikien proiektu kooperatiba da Biba ardoak. Ardo ekologiko, biodinamiko eta naturalak ekoizten dituzte eta haien produktuen salmentaz ere arduratzen dira. Proiektuaren nondik norakoak azaltzeko joango dira Oiartzunera.