Herriko gazteen kontsumo ohiturak ezagutzeko inkesta abiatu du udalak
18-35 urte bitarteko gazteek dagoeneko erantzun dezakete, online. Lortutako emaitzekin "kontsumo arduratsua eta hurbilekoa sustatzeko zer ekintza izan daitezkeen interesgarriak" identifikatuko ditu udalak.
Herriko gazteen kontsumo ohiturak ezagutu nahi ditu udalak, eta horretarako, inkesta bat abiatu berri dute. Merkataritza eta Ostalaritzako Aholku Batzordearekin batera abiatuko dute inkesta, Bizi Errenteria dinamikaren barruan kokatu dute.
18-35 urte bitarteko herritarrek erantzun ahalko dute inkesta. Lortutako emaitzekin “kontsumo arduratsua eta hurbilekoa sustatzeko zer ekintza izan daitezkeen interesgarriak” identifikatuko ditu udalak.
Esteka honetan erantzun daiteke inkesta jada. Abenduaren 2ra bitarte erantzuteko aukera izango dela aurreratu dute.