Xabier Susperregi errenteriarrak 'Mujer y revolución' liburua aurkeztuko du herrian
Datorren asteartean (hilak 22) izango da aurkezpena, Lekuona Fabrikan. Mexikoko Iraultzan emakumeek jokatutako eta "ahaztutako partaidetza" jaso du liburuan.
Xabier Susperregi errenteriarrak bere azken liburua aurkeztuko du herrian datorren asteartean (hilak 22). Lekuona Fabrikan aurkeztuko du Mujer y revolución izeneko liburua. Mexikoko Iraultzan emakumeek jokatutako eta “ahaztutako partaidetza” jaso du liburuan.
Bi zatitan banatu du obra. Batetik, autore mexikarren irudiak daude eta iraultzan aritu ziren 30 bat emakumeren testigantzak jaso ditu. Bestetik, hainbat herrialdetako poema eta obrak jaso ditu.
18:30ean hasiko dute saioa.