Zaborra biltzeko furgoneta bat uretara erori da Donibanen
Udaltzaingoaren lehen hipotesia da ibilgailuaren eskuko frenoak huts egin duela. Zaborra bildu dute lehenik, baina autoa ur azpian dago oraindik.
Nabalaldea industrialdean aparkatuta zegoen zaborra biltzeko furgoneta bat uretara jausi da gaur goizean, 09:30a aldera. Gidaria onik atera dela jakinarazi du Pasaiako Portu Agintaritzak.
Pasaiako Udaltzaingoak eskuartean duen lehen hipotesia da ibilgailuaren esku frenoak huts egin duela, eta horregatik erori dela furgoneta uretara. Portu agintaritzak Itsasorako Barne Plana martxan jarri du, eta gasolioak sor lezakeen kutsadura murrizteko lanean hasi dira gertakariaren berri izan dutenetik.
EITB Mediak jakin duenez, ibilgailuak zeraman zaborra uretatik biltzeari ekin diote lehenik, eta kamioia uretatik aterako duen garabiaren zain daude. Pasaiako Udala arduratuko da furgoneta uretatik ateratzeko kudeaketez.
Itsasoko Gurutze Gorria, Guardi Zibila, Pasaiako Portu Agintaritzako langileak eta udalekoak bertaratu dira. Udaltzaingoak segurtasun-perimetroa ezarri du inguruan, eta ikerketa zabaldu du gertakariaren arrazoiak argitzeko.