2022/11/17

Liburu eta filmetatik ateratako inauteriak izango dira 2023koak

Literatur edota ikus-entzunezko sagez mozorrotuko da herria datozen inauterietan. Udalak deialdi berezia egin die herriko taberna, saltoki, kuadrilla eta norbanakoei, "sagen gaia ardatz hartuta euren mozorroa prestatzeko".

Indarrez hasiko da Euskaraldia Pasaian

Bihar, Euskaraldia iritsi dela irudikatzeko Pasaiako lau barrutietan animazioa izango da. Kultur ekitaldi gehiago daude asteburuan.

Herriko emakumeek Zumardia hartuko dute hilaren 25ean

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunerako mobilizazioa iragarri du Oreretako Asanblada Feministak. Aldarrikapen egun honi lotuta, udalak sentsibilizazio kanpaina bat abiatuko du, 'Guztion indartsuago indarkeriarik gabe' lelopean.

apoaren itzala zai zoi ele

Joseba Tapia eta Gotzon Barandiaranekin hasiko da 'Zai, zoi, ele'

1545 argitaletxeak eta Kantagiltzak indarrak batu dituzte, eta hilaren 27an egingo dute saioa, literatura eta musika uztartuko dituena.

Zaborra biltzeko furgoneta bat uretara erori da Donibanen

Udaltzaingoaren lehen hipotesia da ibilgailuaren eskuko frenoak huts egin duela. Zaborra bildu dute lehenik, baina autoa ur azpian dago oraindik.

Zabalik da Errenteria-Oreretako 20. San Silbestrean izena emateko aukera

Azken urteetan ohikoa den moduan, 3,5 edo 7 kilometroko lasterketak egin daitezke. Haurren probak ere izango dira.

Ziritza eta Nafarroa etorbiderako inbertsioak eskatu ditu EH Bilduk

Espainiako Gobernuaren aurrekontu proiektuari aurkezturiko zuzenketen artean, Ziritza eta Antxoko Adifen geltokia jaso dituzte.

'Sexualitatea eta zoru pelbikoa' lantzeko ikastaroak, Donibanen

Pasaiako Emakumeentzako Jabetze Eskolako ikastaroen aterkipean lau saio eskainiko dituzte Juanba Berasategin. Zabalik da izena emateko epea.

Eguzkik alegazioak aurkeztu dizkio Zarata Planari

Planean jasota dauden neurriek, horren beraren helburuak ez dituela betetzen uste du talde ekologistak.

Oarsoaldeko Eskola Kirola: non eta noiz dira azaroaren 19ko jarduerak?

Oarsoaldeko Eskola Kirola egitasmoaren azaroak 19ko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.

bizikleta martxa euskaraldia oiartzun

Familientzako bizikleta martxa antolatu dute, Euskaraldia girotzeko

Bihar hasiko da Euskaraldia. Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolak hamabi kilometroko ibilbidea prestatu du, adin guztietako pertsonetarako.

kzgunea konfinamendua oiartzun

KZguneak bi hitzaldi eskainiko ditu astero, online bidez

Youtubeko kanalean jarraitu ahalko dira hitzaldiak. Euskaraz zein gaztelaniaz eskainiko dituzte, 30 minutu ingurukoak dira.

Gehiago