[Bideoa] Gaur arratsaldean, Euskaraldiari bultzada emateko ekitaldia Lezon
19:00etatik aurrera, Euskaraldiari harrera egiteko ekitaldia egingo dute Gurutze Santuaren plazan. Abenduaren 2an da bukaerakoa.
Abian da hirugarren Euskaraldia, gaurtik abenduaren 2ra arte. Jada ikus daiteke jendea Ahobizi eta Belarriprest berezigarriak soinean. Lezon ere hala da. Hala ere, herrian, euskararen erabilera areagotzeko hamabost eguneko ariketa kolektiboari gau (ostirala) emango diote bultzada, aurkezpena eta herri argazkia egingo baitute, 19:00etan, Gurutze Santuaren plazan. Euskaraldiarekin bat egin duen oro dago hara gonbidatua.
Hamabost egunen bukaeran, abenduaren 2an, Euskaraldia bukatzeko ere ekitaldia egingo dute herrian. 19:00etan, plazan azken mezuak entzuteko eta Euskaraldairen koreografia (behean bideoa) dantzatzeko aukera izanen da. Ondoren, Ibaiondon, herri afaria (21:00) egingo dute: tiketak hilaren 30era arte eros daitezke, 20 euroan, Oroitzene AEKn eta Tiñelun.