Iaz baino bost milioi euro gehiago izango ditu datorren urtean. Agintaldiko azken urtea izateko "oso anbizio handiko" aurrekontua dela dio Aizpea Otaegi alkateak.
‘Etxetxo’ batela jendartean aurkeztu du Hibaikak. Ekitaldiko izen nagusiena, ordea, Pedro Usabiagarena izan da: Lezoko Etxetxo baserria zenetik bizirik den seniderik zaharrenak altxa du ikurrina.
Txerri Egunean ateratzeko, entsegu orokorrak egingo dituzte hilaren 26an eta abenduaren 14an Blenda, Kiñu, Arrasku eta Arkotx erraldoi txikiekin.
Urdaburu Mendizale Elkartearen 80. urteurrena ospatzen ari dira hil honetan, eta denetik antolatu dute. 1942an sortu zutenetik, sekulako bilakaera izan du egitasmoak: 1.000 bazkide inguru ditu egun.
Saharako kanpaleku betera arropa eta mugikorrak eramateko bilketa egiten ari dira Donibaneko Bixi-Bixi eta Oiartzungo El Watan elkarteak.
Euskaraz sortu eta idatzitako lehen fantasiazko eleberrietako bat idatzi du oreretarrak: ‘Itzalen dama eta Patxi Bakallu’. Abenduaren 1ean aurkeztuko du herrian, Lekuona Fabrikan.
Bixi Bixiko kideak abenduaren Saharara joango dira, hango egoera bertatik bertara ezagutzera, eta laguntzera.
Sari emate ekitaldia abenduaren 2an izango da, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Edonor joan daiteke ekitaldira.
Irundik pasatako emakume migranteen argazki sorta ikusgai dago CBAn, ‘...eta bidean Irun. Begirada bat emakumezko migranteei’. Garaialde horri eta sareko jardunari buruz aritu da.
Pasaiako hiru ludoteketako koordinatzailea da sanpedrotarra (1989). Espero zuena baino «askoz erantzun handiagoa» izan dute aurten ludotekek, eta litekeena da udalak egindako eraberritze lanak izatea horren kausetako bat.
Mintzagun egitasmoaren aterkipean, Ana Conde adituak tailer bana emango die eskualdeko euskaltegietako ikasleei.
Datorren astelehenean (hilak 21) bilduko dira Munanierren emakumeak pairatzen duten indarkeria azaleratzeko.
Allerruren eta Munttarperen talde nagusiek Lezotik kanpo dituzte partidak. Kurkubikoak, berriz, Bekoerrotako berotasunean ariko dira.
Jesus Hospitaleren omenezko lehiaketak baditu irabazleak. Datorren ostegunean izango da sari banaketa, elkartearen egoitzan.
Touring, Beti Ona, Orereta Kafea, Ostiko, Gamon, Ereintza eta Oiarso klubetako talde nagusien partiden ordutegi eta jokalekua, hemen.
Harpideek egutegia postontzian izango dute datozen egunetan.
Oiartzun Kirol Elkartearen bi futbol talde nagusiek etxean jokatuko dute asteburuan, baita areto futbolekoak ere.