Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
ION ANDER BLANCO PATIÑO. LUDOTEKEN KOORDINATZAILEA.

[Elkarrizketa] «Ludotekako obrekin haurren erantzuna hobetu da, eta gogoa berpiztu»

Pasaia
EuskaraGizartea

Pasaiako hiru ludoteketako koordinatzailea da sanpedrotarra (1989). Espero zuena baino «askoz erantzun handiagoa» izan dute aurten ludotekek, eta litekeena da udalak egindako eraberritze lanak izatea horren kausetako bat.

2022/11/18
Olaia Gerendiain

4 eta 12 urte bitarteko haurrei «espazio duinak» eskaini ahal izateko, Antxo, Trintxerpe-San Pedro eta Donibaneko ludotekak zaharberritzeko 172.000 euroko inbertsioa egin du Pasaiako Udalak.

Hiru ludoteka daude Pasaian, Kantauri Ludiko Elkarteak kudeaturikoak: Trintxerpe-San Pedrokoa, Antxokoa eta Donibanekoa. Zerbitzuak duen harrera ona ikusita, espazio horiek zaharberritzeko inbertsioa egin du udalak aurten. Orotara, 172.000 euro inbertitu ditu Gazteria Sailak ludotekak berritzeko.

Antxon, udalak Eskalantegi 45ean hartu duen lokala berritu eta espazioa egokitzeko 507.000 euro inguru bideratu dira. Lokal horren %60 inguruko azalera du ludoteka berriak. San Pedro-Trintxerpeko eremuari dagokionez, 72.970 euroko inbertsioa eskatu du gunea zaharberritzeak, eta Donibanen, berriz, 63.991 eurokoa.

Udal arduradunen arabera, ludotekek «oso funtzio garrantzitsua» dute Pasaian. Izan ere, horiei esker, 4 eta 12 urte bitarteko haurrek ikastolatik kanpo jolasteko eta sozializatzeko aisia gune seguru bat dute. Horrez gain, euskalduntze prozesuan ere funtsezkoak direla sinetsita agertu dira: «Euskara hainbat jarduerarekin aberastu dezakegu. Horregatik, beharrezkoa zen zaharkituta zeuden espazioak eguneratzea eta haurrei beren jardueretarako espazio duinak eskaintzea».

Zer eskaintzen du ludotekak?
Haurren hezkuntza akademikotik apur bat irteteko hezkuntza ez formal bat. Betiere, balore batzuetan oinarrituta, dela euskalduntzea, integrazioa eta parte-hartzea.

Haurrek erabaki behar dute zer egin nahi duten. Guk ekintza batzuk prestatzen ditugu, baina hona iristerakoan, agian, ez dute horrelakorik egin nahi, eta espazio honetan dugun beste edozer aukera dezakete: jolastea, eskulanak egitea, lasai egotea, irakurtzea, beste haurrekin erlazionatzea…

Eguneroko tentsiotik ihes egitea nahi dugu. Azken batean, esnatu, ikastolara joan, eta dena gidatua baitute: ordu honetan hau eta beste ordu honetan beste hori. Guk eman nahi diegu tarte batez hortik irteteko aukera.

Hiru ludoteka ditu Pasaiak.
Hala da, eta nahiz eta denok dugun kudeatzeko modu bera, erabiltzaileen arabera, erabileraren arabera eta espazioaren arabera, gestioa apur bat aldatu egiten da. Trintxerpe-San Pedrokoa da espazio aldetik handiena dena, eta hemen badugu malgutasun pixka bat gehiago ordutegiekin. Antxon, adibidez, erabiltzaile asko dituzte, eta espazioa txikiagoa izan da beti, nahiz eta orain berritzen ari diren. Kasu horretan muga bat jarri behar dugu: haurrak banatu egiten ditugu, lau-zortzi alde batetik, eta bederatzi-hamabi bestetik.

Ordutegiak, bada, 17:00etatik 18:30era txikienentzat, eta 18:30etik 20:00ak bitarte zaharrenentzat. Larunbat goizetan ere irekitzen dugu, hamaiketatik ordubatak arte, eta denak batera etortzen dira.

Batzuetan kanpoko ekintzak ere egiten ditugu, eta urtean behin egun osoko irteera bat ere egiten dugu.

Zein da, jardun horretan, hezitzaileek duzuen papera?
Ni hezitzaile bezala geroz eta gutxiago nabil, koordinatzaile bezala gauza asko ditudalako egiteko, eta ez dut nahi nukeen adina denbora haurrekin egoteko. Baina tira, oso garrantzitsua ikusten dugu koordinatzaile bezala lanean ari den pertsonak hezitzaile bezala ere lan egitea, ludoteketan dagoen eguneroko errealitatea eta haurrak ezagutzeko. Nik hezitzaile bezala normalean Trintxerpe-San Pedroko ludotekan egiten dut lan, hemen baitugu bulegoa; beraz, gehien ezagutzen ditudan haurrak hemengoak dira. Hemen beste bi hezitzaile daude, Donibanen bi eta Antxokoan, hiru.

Funtsezkoak dira, beraz, haurrentzako azpiegitura horiek.
Zalantzarik gabe, eta egia da udala azken aldian ahalegin handia egiten ari dela ildo horretan. Uste dugu zerbitzu hau, ditugun erabiltzaile kopuruak ikusita, oso garrantzitsua dela Pasaian, eta ildo horretan beharrezkoa da haurrei espazio seguruak eskaintzea, eta horiek modu ahalik eta txukunenean egotea.

Orain arte, Antxo eta Donibanekoak apur bat zaharkituta zeuden, eta horiek berritzea beharrezkoa ikusten genuen; bai tamaina aldetik eta baita azpiegitura aldetik ere.

Hau [Trintxerpe-San Pedrokoa] berrituta dago, eta Donibanen ere bukatu dituzte eraberritze lanak; Nexgraffek (Nextor Otaño sanpedrotarra) grafiti bat egin berri du gainera hori apaintzeko.

Antxon, horrez gain, lokal berria hartu du udalak Eskalantegi kalean, eta hori egokitzen ari dira haurrentzako espazio berri bat sortu ahal izateko. Asmoa da datorren urterako martxan egotea.

Zer-nolakoa izan da aurten ludotekek izan duten harrera?
Antxon beldur handia genuen, lokal zaharra bota zutenez eta orain haurrak La Anunciata ikastetxean daudenez, ez genekielako zein izango zen erabiltzaileen harrera. Espero genuena baino askoz erantzun handiagoa izan dugu; ehundik gora izen-emate jaso ditugu eta izena emateko aukera itxi behar izan dugu.

Donibane txikiagoa da alderdi guztietan, eta 75 haur inguru ditugu orain matrikulatuta. Obrekin badakit erantzuna hobetu dela eta haurrengan ludotekara joateko gogoa berpiztu dela, pandemiarekin, azkenean, gutxitu egin zelako. Gabonen ondoren, berriro irekiko dugu ludoteketan izena emateko epea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.