Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

[Erreportajea] Mendian eta lagun giroan itzaliko dituzte 80 kandelak

Errenteria-Orereta
Ingurumena

Urdaburu Mendizale Elkartearen 80. urteurrena ospatzen ari dira hil honetan, eta denetik antolatu dute. 1942an sortu zutenetik, sekulako bilakaera izan du egitasmoak: 1.000 bazkide inguru ditu egun.

Bazkideetan sumatu duten bezala, zuzendaritzan ere emakumeen kopuruak gora egin du nabarmenki.
2022/11/18
Imanol Saiz Imanol Saiz

Urdaburu izen kutuna da herriko mendizaleentzat. Errenteria-Oreretako tontor preziatuenetakoa izateaz gainera, herriko elkarte baten izena ere bada, hau ere, aski ezaguna gurean. 80 urte bete ditu Urdaburu Mendizale Elkarteak aurten, joan den otsailean itzali zituzten kandelak bazkideek. Eta ospatzeko, denetik prestatu dute.

1942ko otsailaren 13an sortu zuten elkartea, orduan bildu zen lehen lagun taldea. Hasiera hartatik sekulako bilakaera izan du elkarteak. «50 bat bazkiderekin sortu zen Urdaburu, eta egun, 1.000 inguru gara, eta horietako asko emakumeak gainera», esan du Jaione Karrikiri elkarteko lehendakariak. Aldaketa handia izan dela aitortu dute elkartekoek, eta hasierako helburu edo asmoak ederki bete dituztela azaldu Iñigo Susperregik. «Mendizaletasuna bultzatu du herrian, eta argi dago asko dagoela. Uste dut Urdaburuk hori eman diola herriari, mendiarekin lotura hori, pasio hori».

Eragile oso aktiboa da Urdaburu, mugimendu handikoa, ia astebururo irteera edo jardueraren bat antolatzen dute. Txangoak, txapelketak, bidaiak, erakusketak… Beti dute zerbait esku artean.
75. urteurreneko ospakizuna handia izan bazen, urteurren berezi honetarako ere egitarau zabala eta askotarikoa prestatu dute, eta datozen asteotan ekitaldi eta ekintza asko egingo dituzte. Hilaren 27an (igandea da) biribilduko dute ospakizuna, Urdaburu Egunarekin. Mendian ospatuko dute, noski: hiru irteera egingo dituzte, eta bukatzeko, bazkari ederra egingo dute. Datozen asteetako egitarau osoa hemen kontsulta daiteke.

Bazkide askorentzat mendira gerturatzeko lehen aukera izan da Urdaburu, elkarteko askok hori aitortu dute. «Lagun asko egin ditugu, bigarren kuadrilla bat da Urdaburu askorentzat. Jende askok ez du bakarrik joan nahi mendira, edo ez dute gertuko inor mendira joateko, eta hemen aukera hori aurkitu dute. Nik, esaterako, ez nuen gertu mendizalerik, eta Urdaburuk eraman zidan mendira», erantsi du Susperregik.

Errelebo bila
Iñaki Arrieta 15 urtetatik elkarteko bazkide da, eta ordutik, antolatzaile izateaz gainera, ez du ia txango edo irteera bakar bat ere galdu. «Gustura egiten dudan lana da, betetzen nauena. Fundatu zenetik asko dira hil arte hemen jarraitu dutenak, makuluarekin ibiltzen ziren hemendik. Konpromiso maila oso handia izan dugu».

Orain, ordea, errelebo faltarekin kezka du elkarteak. Gazteak erakarri nahi dituzte, egun, batez beste, 50 urteko kideak baitira Urdaburukoak. «Gure kezka nagusietako bat honakoa da: etorkizunean nork aterako du aurrera elkartea? Erreleboa falta zaigu», erantsi du Karrikirik. Lekuko hori jasoko duten gazteei zuzendu zaie Arantxa Juanena kidea, «gure pasio berbera» duten horiei: «Behin hasita engantxatuko dira, ziur».

 

Erlazionatutako edukia80. urteurrena ospatzeko egitarau oparoa prestatu du Urdaburuk
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.